Zein da zentimo hitzaren laburdura?
Zentimo hitzaren laburdura zm. da, Euskaltzaindiaren 196. arauan ageri denez.
Laburdurek puntua daramate, sinboloek eta siglek ez bezala.
Zernahi dela ere, izan kontuan badela zm sinboloa ere (zeptometroa adierazten duena) eta badela cm sinboloa ere (zentimetroa adierazten duena), 197. arauan adierazten denez. Horiek, sinboloak direnez, punturik gabe ematen dira.
Data: 2025-01-22
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > sinboloak/ikurrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.
