Nola idatzi behar da: AEK-k ala AEKk?
Euskaltzaindiaren 196. arauan (15.5 puntuan) adierazita dago testu arruntetan kasu-markak zuzenean −marratxorik erabili gabe− eransten zaizkiela siglei; beraz, AEKk da idazteko modua: AEKko ikasle eta irakasleen jaia.
Salbuespena testu osoa larriz idatzita dagoenean egiten da (izenburuetan-eta sarri gertatzen den moduan): AEK-KO IKASLEEK ERAMANGO DUTE LEKUKOA.
Data: 2025-01-22
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > siglak/akronimoak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.
