Esaldi koordinatuetan, eta erabiltzen denean, zeinekin komunztatu behar da subjektua, bi esaldietako aditzen erregimena ezberdina bada. Esate baterako:
Jon etorri eta afaldu du ala Jonek etorri eta afaldu du?
Jon afaldu eta joan egin zen ala Jonek afaldu eta joan egin zen?
Ahozko moldean, bietara esaten da, intonazioaren jokoaz baliatuz. Idatzian, bestelakoak dira ohiturak; honatx zer dioen Euskara Batuaren Eskuliburuak: "aditz laguntzailea isiltzea juntaduran" (EBE).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, hitzak > juntagailuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.