Etarekin elkartutako izen-sintagmetan noiz ken diezaiokegu lehenengo parteari kasu-atzizkia? Noiz ez? Zergatik?
111. arauak (“Izen-sintagmen arteko juntadura dela eta”) azaltzen du auzi hori. Luzeago, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV, 19. or. liburukian ere azaldua dago.
Labur esanda, oro har, pluraleko sintagmetan dago aukera guraso eta lagunekin nahiz gurasoekin eta lagunekin esateko. Singularrean, kasu-sintagmak elkartzen dira oro har: etxean eta kalean. Baina ezkerrean izenlaguna edo eskuinean izenondoa egoteak erraztu egiten du singularrean ere izenak juntatzea: bere emazte eta alabarekin, etab.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak, hitzak > juntagailuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.