Espainiako legeen siglak euskaraz ematean, itzuli egin behar dira ala bere horretan utzi behar dira?
Siglaz adierazten dira batzuetan lege-izenak euskaraz ere, baina ez da jokabide absolutua (ez sigla erabiltzea, ez euskarazko sigla erabiltzea).
Kontuan izan behar da beti testuinguruaren arabera izango dela sigla ulergarri edo ez. Zenbaitetan, testu jakin batean maiz erabili badira, siglen eta esanahien zerrenda bat eskaintzen da aurretik edo atzetik, lagungarri.
Data: 2025-01-22
Zalantza-mota: ortografia > siglak/akronimoak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.
