AA sigla (adimen artifizial esateko) nola irakurri behar da eta nola erantsi behar zaizkio kasu-markak?
Euskaltzaindiaren 196. arauan jasoa dago sigla bi letraz osatuta dagoenean, <bokal + kontsonante> edo <bokal + bokal> hurrenkerarekin, letraka irakurri ohi dela, eta ‘AA [a-a] (adimen artifizial)’ adibidea ageri da besteak beste.
Izendapen arrunt bat ordezkatzen du (adimen artifizial) eta a letraz bukatutako hitz arrunt batek bezala hartzen ditu kasu-markak; beraz, AA, AAren, AAn, AArekin…
Data: 2025-01-22
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > siglak/akronimoak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.
