Nola idatzi behar da bi udalerriren artean sortutako udalaren izena, Arrankudiaga-Zollo Udala ala Arrankudiaga-Zolloko Udala?
Arrankudiaga-Zolloko Udala da tradizioko moldea. Berdin dio herri bat izan ala bi herriren batura izan, -ko kasu-marka bigarren izenaren bukaeran doa. Udal izenak nongo kasua eskatzen du. Beraz, Arrankudiaga-Zolloko Udala.
Data: 2025-01-22
Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.