JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: bata, bestea (batek ostikoa eman dit eta besteak masailekoa / batak ostikoa eman dit eta besteak masailekoa)

Bat bakarrik agertzen denean eta beste hitzaren agerraldi baten eraginpean dagoenean, gaur egun ere forma mugatuan gertatzen da, batez ere Hegoaldean, eta badirudi horrelakoak gomendatu behar direla euskara baturako (batarengan eta bestearengan, batari nahiz besteari...)” dio arauak.

NOR kasuan, agian, ez da hain arrotza gertatzen, baina beste kasuetan urrunegi doala iruditzen zaigu. Adibideak:

Batek (batak!) ostikoa eman dit eta besteak masailekoa.

Bati (batari!) ezetz esan diot eta baietz besteari.

Bi lagunen etxeetan izan naiz; batenean (batarenean!) hamaiketakoa egin dut eta bazkaria bestearenean.

Batekin (batarekin!) badakit zer egin, baina bestearekin ez.

Batengana (batarengana!) pozik joaten naiz, ez ordea bestearengana.

12. araua, dagoen-dagoenean, estuegitzat jo dute batzuek; diote Orotariko Euskal Hiztegian mugagabearen aldeko adibideak asko direla. Halaxe da. Ez da ahaztu behar, ordea, forma mugatua erakusten duten adibideak ere badirela, eta are gehiago direla:

Naikua zan batak eguna zala esatia, bestiak gaba zala esateko (Kirikiño)

Au da, ez batak eta ez besteak ez zioten egun onik eman (Fernando Amezketarra)

Baiña gero ongi ori era askotara ikusten eta asmatzen dute batak eta besteak (Villasante)

Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora batarekin eta bestearekin mintzatzeko (Mitxelena)

Tradizioko joera nagusia hartu da ardatz araua osatzeko. Eta arauari jarraitzen diote Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideek [EH:bat 11].

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak

Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper