Onartzen al dira izenburuko forma horiek?
Ageri dira Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina Bizk. (Bizkaikoa) eta g. er. (gutxi erabilia) markekin. Beraz, onargarriak dira, baina kontuan hartu behar da hedadura urrikoak direla. Noranahi, nonahi (non-nahi) eta nornahi formak daude, erabilera zabalagokoak direnak.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.