JAGONET galde-erantzunak

inor gutxi, nor gehiago eta zenbat gehiago

Non hartzen dute kasu-marka:

inor gutxi: inork gutxik, inork gutxi, inor gutxik?

nor gehiago: nori gehiago, nor gehiagori, nori gehiagori?

zenbat gehiago: zenbati gehiago?

inor gutxi: azpisarrera da Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:inor gutxi], eta garbi ikusten da sintagmaren bukaeran doala kasu-marka: inor gutxik.

nor gehiago: bi jokalmoldeak ikusten dira tradizioan. Batzuetan, izenordainarekin ikusten da (Nork gehiago pentsatzen du hori?; Nori gehiago esan diozu?); beste batzuetan, gehiagorekin (Nor gehiagok pentsatzen du hori?; Nor gehiagori esan diozu?).

zenbat gehiago: literatura-tradizioan, Orotariko Euskal Hiztegian ikus daitekeenez [OEH:gehiago], gehiagok hartzen ditu kasu-markak. Euskaltzaindiaren Hiztegikoa da adibide hau: Beste zenbat gehiagori ere ez ote die esan? Eta nork gehiago? [EH:gehiago].

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak

Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenordainak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper