Jakina denez, Ez dut inongo ariketarik egin esaten da; baina nola da honako beste hau?: Oporretan ez naiz inongo lekura joan ala inongo lekutara joan.
Ohikoena honela da: Oporretan ez naiz inora joan. Bestela, mugagabea erabili behar da (Ez naiz inongo lekutara joan). Hala dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak: [EH:inolako], [EH: inongo]
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.