Nola idatzi behar da: AthleticEKO jokalaria ala AthleticEN jokalaria? Izan ere, zalantza daukagu Athleticen jokalaria ez ote den zuzenagoa. Ala akaso bi eratara idatz daiteke?
Bi erabilerak zuzenak eta zilegiak dira. Hala ere, esan behar da AthleticEKO jokalaria erabiliagoa dela.
Ohituraz, Athleticeko jokalaria erabili izan da, eta hala ageri da bai Berria egunkarietako kroniketan, bai EiTBko informazioetan; are gehiago, Euskaltzaindiaren Hiztegiko [EH:denboraldi] hitzaren adibideetan, Osasunako jokalariek ageri da.
Nolanahi ere, jabetza nabarmendu nahi denean, -en egokia da guztiz:
Uriarte Athleticen jokalaria da, baina Sestaon jokatzen du, utzita.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > bestelakoak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.