Adinekoen edo zaharren etxeari deitzeko, zein da egokiena aukera hauetatik: zahar-etxea / zaharren etxea / zahar-egoitza / zaharren egoitza / adinekoen etxea / adinekoen egoitza…?
Galderan ageri diren aukera guztiak zuzenak dira.
Euskaltzaindiaren Hiztegian zahar etxe / zahar-etxe terminoa azpisarrera da [EH:zahar] sarreran; eta zaharren egoitza haren sinonimoa ere azpisarrera da [EH:egoitza] sarreran.
Aukerak ez du zertan bakarra izan. Gaztelanian eta frantsesean bertan ere berdin erabiltzen dira batzuk edo besteak: hogar de ancianos, residencia de ancianos, residencia de tercera edad, asilo… // maison de retraite, résidence/maison de repos pour personnes âgées, asile…
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.