Lanbideak letra larriz ala xehez eman behar dira? Esaterako: Kultura Teknikaria / kultura teknikaria; Euskara Teknikaria / euskara teknikaria…
Honela ematekoa da galderakoa:
(Lerro batean ematera) Itziar Aristi, euskara-teknikaria / Itziar Aristi, euskara teknikaria
(Bi lerrotan ematera): Itziar Aristi
Euskara-teknikaria / Euskara teknikaria
Izan ere, 1990-XI-30eko Euskaltzaindiaren ‘Letra larrien erabilera euskaraz’ izeneko gomendioan oinarrituta (Euskera 35, 1991-1, 85. or.), ohitura da lanbideak letra xehez ematea. Ondorioz, hortik abiatuta garatu dute jarraibidea liburu hauek: "letra xehea (minuskula) noiz" (EBE), Letra larriak erabiltzeko irizpideak (EIMA), 75. or., Letra larriak erabiltzeko irizpideak (EIMA), 32. or.. Letra xehez ematen dira honelakoak: euskaltzaina, zuzendaria, idazkaria, ministroa, bizkondea, kondea, aita santua, dalai-lama, erregea, alkatea, kultura(-)teknikaria, euskara(-)normalizatzailea…
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.