Nola idatzi behar da: Nafarroako Erresuma ala Nafarroako erresuma?
Zentzunak esaten dit letra xehez behar duela erresuma hitzak, izen arrunta den aldetik, baina sarri askotan ikusten dut letra larriz, nonahi.
Nafarroako Erresuma da idazkera egokia erakundeaz ari garenean. Ohar zaitez nola dioen 192. arauak: ”Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak”. Ohar zaitez, orobat, nola ageri diren munduko estatuen izenak ere 38. arauan: Espainiako Erresuma, Belgikako Erresuma, Bhutango Erresuma, Danimarkako Erresuma… (eta, jakina, baita erresumaren tokian errepublika edo beste izen bat ageri dutenak ere: Frantziako Errepublika, Italiako Errepublika, Israelgo Estatua…); izan ere, letra larriz idaztekoa da izendapen ofizialaren parte diren hitz guztien lehen letra.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.