Ongi al dago luzeenatzat?: (...) kontakizun labur batean bidaia luzeenatzat duena kontatzen du...
Ez. -tzat kasu prolatiboak ezin du inolako determinatzailerik hartu, joko mugagabea dagokio beti. Galderako adibideak honela behar du ―artikulurik gabe―: (…) bidaia luzeentzat duena… (*luzeenatzat) ; alegia, luze (adj.) + -en (superlatiboaren marka) + -tzat.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.