‘Secretario/a general’ / ’Secrétaire général(e)’ erdal sintagma aditzera emateko, zein adjektiboren alde egin beharko genuke: nagusi ala orokor?
Euskaltzaindiaren Hiztegian nagusi eta orokor hitzek duten esanahiaren arabera, biak izan daitezke egokiak, baina erabilerak idazkari nagusi finkatu du, eta hori da, gaur egun, izendapen estandarra. Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan, idazkari nagusi sei aldiz ageri da (alkategai, arraste, gaullista, idazkari, pretentsio eta troika sarreretan) eta idazkari orokor, berriz, ez da behin ere ageri.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.