Nola behar du: Farmazi fakultatea ala Farmazia fakultatea?
25. arauaren arabera, bi formak dira zuzenak (baita farmazia-fakultate ere, izen arrunt gisara erabiltzen direnean). Nolanahi ere, arau horren ondoren eman diren beste arau batzuetan (esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoa ageri da hiztegian [EH:euskal]), gaur egungo joera nagusia -a mantentzearen aldekoa da: Farmazia Fakultatea. Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan, farmazia sarreran, azpisarrera hau dago: <farmazia industria, farmazia-industria>. Hau da, bi aukera ematen dira, baina farmazi industria ez.
Bestalde, bada beste xehetasun bat hor, letra larri edo xehearen arteko kontuan: fakultate hitza letra larriz jarri beharko litzateke (Farmazia Fakultatea), erakunde baten izendapenaren parte denez.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > maiuskulak/minuskulak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.