Esan aditz trinkoak zergatik egiten du hirugarren pertsonan dioen eta ez dion? Gainerako trinkoei begiratuta, ematen du dion behar lukeela.
Euskal Aditz Batua, 176. or. liburuak honela dio 2. oin-oharrean: “Kontuan har bedi dio flexioari -(e)n eta -(e)la eransten zaionean, dioen eta dioela gelditzen dela”. Horrela, praktikan, IZAN aditzaren NOR-NORI-NORK paradigmako dio eta biak ondo bereizten dira.
Adizkiek menderagailuak hartzean aplikatzekoak diren arau batzuek eragiten dute hori. Haietako batek dio Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 26. or., adizkeraren aditz-erroa bokalez bukatzen denean (-a-z bestelako bokala denean, zehatzago esanda), <bokala + -ela edo -en> egin behar dela: daki (jakin) > dakiela, dakien; dio (*io/esan) > dioela, dioen; du (ukan) > duela, duen; dago (egon) > dagoela, dagoen; dirau (iraun) > dirauela, dirauen…
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > trinkoak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.