Ikerrek hamar laguni bidali dio/die gonbidapen-txartela. Zein da egokia, die ala dio?
Bietara zuzena da; tradizioak dira desberdinak. Ekialdean singularrerako joera dago (dio), pluralerakoa mendebaldean; baina gaur egun, mendebaldekoaren moldera ─pluralean─ emateko joera da nagusi (die) lurralde guztietan. Berdin gertatzen da era honetakoekin ere: 17 urte dut/ditut (gaur egun joera pluralaren aldekoa da: ditut).
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, morfologia > zenbakiak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > komunztadura, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.