Zuzenak al dira honako esaldiak: "Egunero 50 eta 100 espezie bitartean desagertzen dira" eta "Egunero 50 eta 100 bitarteko espezie desagertzen dira"?
Galderako bigarren esaldia ez da zuzena.
Lehenengoa zuzena da, eta, horrelakoetan, bitartean ez ezik bitarte ere erabiltzen da espazio eta denbora adierazteko elementu gisa.
Egunero 50 eta 100 espezie bitartean/bitarte desagertzen dira.
Sei eta zazpi euro bitartean saltzen da legatza.
Guztira, hogei eta hiru mila pezetatik laura bitartean kostatu zen.
Hilaren hogeita hirutik seietara bitarte.
Debatik hasi eta etxera bitarte.
Metro batetik zazpi bitarte hazten da ezpela.
Etxean hamabostetik hogeira bitarte ardi edukitzen zituen.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.