Geu gara hori erabakitzen dugunok/dugunak/dutenak. Zein da zuzena?
Deskribatu eta arautu gabeko gramatika-auzia da. Nolanahi ere, erabilerari begiratuta, bi moldeak erabiltzen dira.
Tradizioan, predikatu osagarriari dagokion subjektua lehen edo bigarren pertsonakoa denean, ohikoa da perpaus erlatiboko aditzean haren araberako komunztadura egitea: Ni naiz lan hori egin behar nukeena. Zeren ni naiz [...] gogoak ezagutzen, obrak aitzinatzen ditudana. Geu gara ezer ikasi ez dugunak, itsasoko gauza ez bada. Zu zara zekenkeriaz eta kodiziaz bihotza lehortuta daukazuna. Izatekotan, geu gara geu hura aurkitzeko gaitasuna galdu dugunok.
Gaur egun idazle trebe asko da komunztadura egin ez eta hirugarren pertsonaz baliatzen dena: Ni izan naiz hori ekarri duena. Ni naiz goizean deitu dizuna.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, perpausa > erlatiboak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.