Egunon danori! moduko esaldi batean, danori hori ondo esanda/erabilita al dago?
Danori euskalki-forma da, erdialdeko eta mendebaldeko euskalkietan erabilia. Euskara batuan denei edo denoi erabiltzea da araua.
Gogoan izan behar dugu, bestalde, esaldi horretan danori ez dela bokatiboa, eta horrenbestez, ez duela aurretik komarik eskatzen.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, ortografia > puntuazioa, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.