Modu berean erabil al daitezke esaldi hauek: liburu hori hartu dugu eredu/oinarri eta liburu hori hartu dugu eredutzat/oinarritzat?
Bai. Zenbait aditzek (eman, jo, eduki hartu) -tzat eskatzen dute gehienbat: Hau guztia gezurtzat ematen dut. Txartzat jo zuten hura. Menditarra ezjakintzat, ergeltzat daukate. Alabatzat hartu zuen.
Beste batzuekin (eta goiko horietako batzuekin), mugagabe soilean ere egin daiteke predikatu-osagarria: adibidetzat jarri edo adibide jarri, abiapuntutzat hartu edo abiapuntu hartu. Opari/oparitzat liburu bana eman nien. Galderako adibideen kasua da hori: eredu/eredutzat hartu, oinarri/oinarritzat hartu Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (EIMA), 188. or..
Beste batzuek ez dute onartzen, predikazioa subjektuari dagokionean hain zuzen: *neskametzat joan zen, *alkatetzat zegoen.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.