JAGONET galde-erantzunak

Ortotipografia: Celsius graduak (°C)

Ondo idatzita al dago honako esaldi hau: Bizkotxoa 180 ºCtan egosten da? Ala marratxoa behar du?

Kasu-marka lotzean, neurri-unitateen sinboloei marratxoz eransten zaie aldian aldiko atzizkia, Euskaltzaindiaren 197. arauaren arabera:

Bizkotxoa 180 ºC-(t)an egosten da. Tenperatura 100 °C-rantz hurbildu ahala...

Bestalde, -an/-tan (ZENBATEAN?) kasuen aukeran, biak dira zilegi euskara estandarrean. Hala ere, esan behar da Hegoaldeko literatura-tradizioan -ta- gabekoak direla nagusi:

Bizkotxoa 180 ºC-an egosten da. Tutuaren mutur bat 20 ºC-an dago.

Hala egiten da kasu hauetan ere: NORA, NORAKO, NONDIK, NORAINO eta NORANTZ: Beroa 15 °C- (ta)ra igotzen denean. Tenperatura 100 °C-(ta)rantz hurbildu ahala... -ta- gabekoak dira nagusi horietan ere, nahiz biak dauden zuzen.

Modu berean jokatzen da beste magnitude fisikoak neurtzen dituzten unitateak deklinatzean: luzera (2 km-ra egon), masa (3 kg-ra hurbildu) eta denbora (handik 3 s-ra).

NOLAKO/ZENBATEKO kasuan, hala ere, -ta- gabeko aukera baino ez da zilegi (34. araua): 20 °C-ko (*20 °C-tako) tenperatura izango dugu bihar. -5 °C-ko tenperatura behar da egitura mantentzeko.

 

Data: 2024-07-15

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak, ortografia > marratxoa, ortografia > sinboloak/ikurrak

Unitate-mota: karaktereak > letrak, karaktereak > markak, zenbakiak > kardinalak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper