Izan bedi esaldi hau: Kaleratzeak izan dira hizketagai/berbagai/berbetagai gaurko agerraldian.
Guk, Debagoienean, berbagai eta berbetagai erabiltzen ditugu. Zuzenak diren jakin nahi genuke.
[EH:berbagai] hitza badator Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta beraz, guztiz zilegizkoa da.
Berbetagai erabilera-eremu urriko forma da nonbait, eskualde batekoa. Nolanahi ere, ondo eraturiko hitza da: [EH:berbeta] + -gai, (hizketa + -gai bezala).
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.