Kanpaina baterako lelo bat sortu nahi dugu, eta ezkutuan edo itzalean izan/egon den norbait ezagutzera ekarri nahi dugula adierazteko, zein da esaldi egokiagoa: Itzaletik argitara ala Itzaletik argira?
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, baliokideak dira biak [EH:argi (argira atera / argitara atera] eta, adiera horretan, bietatik aditzak eratorri dira: argiratu = argitaratu.
Data: 2024-07-15
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > aditzak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.