Nola esan behar da: okela hotzetan/hotzean eduki; su epelean/epeletan egosi; ur berotan/beroan?
Ohiturak ohitura, forma denak erabili izan dira tradizioan balio-ezberdintasunik gabe.
Gaur egun, testu espezializatuetan, hotzean (eta beroan) mugatu singularra erabiltzen da aski sistematikoki, batez ere izenlagunak egiteko (hotzeko, beroko), baina horrek ez du esan nahi beste testuinguru batzuetan hotzetan erabil ezin daitekeenik edo gaitzestekoa denik. Beraz, galderako aukera denak dira zilegi.
Euskaltzaindiak bere hiztegian bi formak jasotzen ditu [EH:bero] eta [EH: hotz] hitzei dagokienez. Erreparatu sarrera horietan beroan eta berotan azpisarrerei, eta hotzean eta hotzetan azpisarrerei.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.