Ekitaldi baten aurkezpenerako, zein da zuzena: zuekin guztiekin ala zuek guztiekin?
Berariaz arautu gabeko kontua da, baina, zeharka bada ere, bi arautan oinarrituta, zuekin guztiekin moldearen alde egin beharko litzatekeela dirudi.
111. arauan, bigarren puntuan, esaten da pertsona-izenordainak juntatzen direnean denek eraman behar dutela kasu-marka: Zuk eta guk egingo dugu.
4. arauan esaten da hobestekoak direla horiekin gu(z)tiekin moduko sintagmak.
Tradizioan ere, zuekin guztiekin / zuokin guztiokin moldea baino ez da ageri. Beraz, molde horren alde egitea da egokiena.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > komunztadura, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.