Nola idatzi behar da: honetara ezkero ala honetaraz gero?
Denborazko postposizio modura, nik uste aurrenekoa dela zuzena, baina...
Biak dira zuzenak. Euskaltzaindiaren 26. arauaren arabera, orduekin, eta oro har denbora-postposizio gisa, bi aukerak zilegi dira: ezkero eta -z gero. Halaxe dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak ere: [EH:ezkero].
Beraz, zuzenak dira era honetako bi aukerak: atzo ezkero / atzoz gero; hamarrez gero / hamarrak ezkero; sanferminez gero / sanferminak ezkero; honetara ezkero / honetaraz gero…
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.