Erabileran, baikor adjektiboa ‘izateko joerari’ lotuta erabil daiteke soilik, ala ‘egoerei edo gauzei’ ere aplika dakieke?
Datuak ikusirik, esan daiteke tradizioan pertsonari aplikatu izan zaiola (‘Gauzak alderik onenetik ikusteko edo hartzeko joera duena’-ri) eskuarki, ez gauzei. Bide horretatik jo du Euskaltzaindiaren Hiztegiak [EH:baikor] definitzean, eta adiera horixe da nagusi Orotariko Euskal Hiztegian ere [OEH:baikor].
Hala ere, Lexikoaren Behatokian begiratuz gero, gaur egun, adiera zabalagoko adibideak ugari ageri dira: alde baikorra, balorazio baikorra, datu baikorra, eboluzio baikorra, errefortzu baikorra, izaera baikorra, jarrera baikorra, mezu baikorra, oihartzun baikorra, ondorio baikorra...
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.