Betiko, atzoko, gaurko, etziko, bihar-etziko… daude hobetsiak, baina hauetan zein da zuzena:
herenegunko/ herenegunerako
etzidamuko/etzidamurako?
Bai, halaxe da. 20. arauaren arabera, denborazko adberbio horien egitura honako hau da: <adberbioa + -ko>. Horregatik daude hobetsiak betiko, atzoko, gaurko… eta gisakoak.
Herenegungo da forma zuzena [EH:herenegun].
Etzidamuko zuzena da, betiko, atzoko, eztiko, gaurko… diren moduan. Etzidamurako ere ezin da txartzat eman, erabiltzen baita hizkera batzuetan, betirako erabiltzen den moduan.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.