Zer alde dago aldaketa eta aldakuntza hitzen artean?
[EH:aldaketa] eta [EH:aldakuntza] hitzak sinonimoak dira adiera arruntean; hots, zerbait aldatzearen ekintza adierazten dute. Txarrerako aldakuntza/aldaketa. Errotiko aldakuntza/aldaketa. Aldakuntza/aldaketa sakona, beharrezkoa.
Nolanahi ere, aldaketak badu bigarren adiera bat ere, aldakuntzak ez duena: zerbait landatzearen ekintza, alegia. Zuhaitz-aldaketa egin behar zen tokira joan ziren.
Eta, aldiz, aldakuntza hitzak badu adiera tekniko berezi bat matematikan Matematikako Oinarrizko Lexikoa, aldaketa hitzak ez duena: gaztelaniazko variación edo frantsesezko variation hitzarena, alegia.
Horrez gainera, ikus hau ere: "Ekintza/ondorioa adieraztea: -keta, -mendu, -kunde (antolaketa, antolamendu, antolakunde)" (JAGONET)
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.