Argi asko ala argi handia esaten da?
Biak zuzenak dira; zein testuingurutan doan ikusi behar da.
Argi izena zenbakarria (zenbatzen dena) eta zenbakaitza ere (zenbatzen ez dena) izan daiteke. Adibidez: Argi asko ikusi ditut etxean (argi bat baino gehiago). Argi(tasun) handia / argi bizia ikusi dut urrunean (argi bakar eta handia).
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.