Nola esan behar da: Higiene-baldintza penagarriTAN aurkitu genuen ala Higiene-baldintza penagarriETAN aurkitu genuen?
Higiene-egoera penagarriAN ―singularrean― litzateke egokiena galderako adibidean, Orotariko Euskal Hiztegiko adibideei erreparatuz gero [OEH:penagarri, 1].
Nolanahi ere, testuingurua zein den (eman dezagun lan-baldintzei buruz ari garela), plurala da zuzena eta egokia: Lan-baldintza penagarriETAN ari zen (*penagarriTAN).
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.