Eta abar esapidearen aurretik koma jarri behar al da? Ohartu naiz Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideetan, kasurako, ez dela agertzen.
‘eta abar’ esapideak ez du komarik behar. Enumerazio batean, osagaiak komaz bereizi ohi dira, eta azken elementuaren atzean eta abar jartzen da, komarik gabe (elementu horiek perpausak edo oso elementu konplexuak ez badira, bederen). Adibidez: A, B, C eta abar (Ez: A, B, C, eta abar). Zezenak, behiak, txahalak eta abar (Ez: Zezenak, behiak, txahalak, eta abar) [EH:eta abar].
Laburdura (etab.) erabiltzen denean, aurretik koma jartzen zaio. Adibidez: Musika mota guztiak: koralak, herri-kantuak, musika klasikoa, etab. [EH:etab.]
Euskara Batuaren Eskuliburuan, "laburdurak" (EBE) fitxaren bukaeran, espresuki adierazita dago auzia.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ortografia > puntuazioa, ortografia > laburdurak
Unitate-mota: karaktereak > laburtzapenak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.