1/2 zatiki edo frakzioari erdia deritzo. Zalantza hau dugu: esan edo irakur al daiteke bat biren modura ere?
Molde hori ez da erabili izan tradizioan; ezta gaur egun ere. Izendatzailearen forma [EH: erdi] da, ez *biren:
3/2 = hiru erdi (*hiru biren).
Horren antzera erabiltzen dira [EH:heren] (*hiruren) eta [EH: laurden] (*lauren) ere:
4/3 = lau heren (*lau hiruren)
5/4 = bost laurden (*bost lauren)
Bost zenbatzailetik gorako zenbaki frakzionarioak zenbaki kardinalari –(r)en atzizkia erantsiz sortzen dira; esaterako, 5/6 = bost seiren, 4/9 = lau bederatziren, etab., eta molde hori da preseski zientzietan erabiliena (irakurketa lineala), nahiz beste hauek ere zilegi diren beste testuinguru batzuetan: seitik bost, seitatik bost, seitarik bost, seiko bost; edo lautik bederatzi, lautatik bederatzi, lautarik bederatzi, lauko bederatzi.
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak
Unitate-mota: joskera > hitz-ordena, zenbakiak > zatikizkoak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.