Korrika ez joateko adierazteko, poliki (joan) esaten diet nik ikasleei. Lankide batzuek oinez edo ibiltzen esaten diete, eta gaizki esana dagoela iruditzen zait niri. Pausoan edo esan beharko genuke?
Zuzena da uste hori. Galderan aipatutako testuinguruan, oinez eta ibiltzen gaztelaniazko ‘a pie’ eta ‘andando’ren kalkoak dira; areago, galderan aipatutako testuinguru horretan, *ibiltzen beti da okerra.
Pausoan (es, ‘al paso’ / fr, ‘à pied’), pauso lasaian, ibilian, urratsean, urrats geldian… (joan) ere egokiak dira korrika ez joateko adierazi nahi denean, oinez eta ibiltzen esamolde desegokien ordez: [EH:pausoan], [OEH:pausoan], [EH:urratsean], [OEH:urratsean], [OEH:ibilian]. Nolanahi ere, ez korrika joan esapidea ere erabilgarria da testuinguru horretan.
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, joskera > esapideak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.