Nola behar dute: euskaraz ala euskeraz?, batuan ala batueraz?
1. Euskaltzaindiaren Hiztegiak, batasunaren bidean, [EH:euskara] forma erabiltzeko gomendatzen du, eta albora uzteko [EH:euskera], [EH:eskuara] eta gisako aldaera dialektalak.
Egia da tradizioan molde askotara erabili izan dela. Aski da, horretarako, Orotariko Euskal Hiztegian begiratzea [OEH:euskara]. Aldaera hauek ageri dira, besteak beste: euskera, euzkera, euzkara, euskala, eskuara, eskuera, uskara, uskaa… Batasunerako, esan bezala, euskara erabaki zen.
2. *Batuera forma desegokia da; [EH:euskara batu] da erabili beharreko moldea: euskara batuan, euskara batuko…
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.