JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: -na (*husna/hutsean)

Atzizki distributiboaren erabileran, bana, bina, hiruna formen ondoan (hiruna liburu oparitu dizkigute), gaitzetsi egiten dut husna erabiltzea. Zuzen al nago?

Euskaltzaindiaren Gramatika batzordea ere iritzi horretakoa da eta gaitzetsi egiten du inongo tradiziorik ez duen husna forma hori.

Badira horren ondoan beste egitura batzuk, kiroletarako-eta egokiagoak direnak. Adibidez: Hutsean gelditu zen partida. Huts eta huts bukatu dute [EH:huts].

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak, morfologia > zenbatzaileak

Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, zenbakiak > kardinalak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper