Zein da zuzena: bustita dago ala bustia dago?
Biak daude ondo: bustita/bustia dago. Lehena, adberbioa denez, pluralean ere ez da aldatzen (bustita daude / *bustitak daude; horren baliokidea da bustirik daude); bigarrena, adjektibo-sintagma denez, singularrean zein pluralean joan daiteke (bustia dago, bustiak daude). Bustirik forma ere zuzena da eta aditza pluralean zein singularrean joan daiteke (bustirik dago, bustirik daude).
Horrez gain, ikus hauek ere: "Modua adieraztea: -a/-ta/-rik (irekia dago, irekita dago; nekatua naiz, nekatuta nago; ikusita daukat)" (JAGONET), "Modua adieraztea: -a/-ta/-rik (itxia/itxita/itxirik, zabalik)" (JAGONET)
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.