*Benetazko ez, baizik benetako erabiltzeko erabakia, beste zein hitzetara zabaldu dezakegu?
Berez, araua (19. araua) ez dago pentsatua beste kasu batzuen eredutzat hartzeko. Salatzen duena da okerra dela *benetazko izenlaguna sortzea benetan adizlagunetik (*benetaz ez baita existitzen), eta benetako dela forma zuzen bakarra.
Baina arau horretan adierazitakoaren harira, gauza bertsua litzateke, esaterako, *txantxetazko erabiltzea txantxetako erabili beharrean (*txantxetaz ez da existitzen; zuzenak txantxetan eta txantxetako dira).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.