Egoki egina al da honako adibideokin egin dugun "zuzen/oker" sailkapena?
Arotxanean geratu ginen afaltzera (oker)
Arotxanean geratu ginen afaltzen (zuzen)
Arotxanean sartu ginen afaltzera (zuzen)
Arotxanera sartu ginen afaltzera (zuzen)
Bestalde, nola da honako hau:
Ikustera/ikusten ausartu naiz?
Horko esaldi horiek guztiak zuzenak dira; euskalki-aldaerak dira ezberdintasunak.
Berdintsu gertatzen da ausartu aditzarekin ere [EH:ausartu]: ipar-ekialdean -tzera ausartu da, eta mendebaldean, berriz, -tzen ausartu.
Batasunerako ez da aukerarik egin, bat edo beste hobetsiz. Beraz, euskara batuan biak erabil daitezke.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > erregimena, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.