JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: izan, ukan, eduki (ideiarik ere ez dut)

Zein da zuzena: ideiarik ere ez daukat ala ideiarik ere ez dut? Zuzena al da eduki aditza erabiltzea hor?

Propio arautu gabeko kontua da hori; baina [OEH:eduki] sarreran esaten denez, aditz laguntzaile gisa izan ezik, izan/ukan erabiltzen diren testuinguru guztietan erabili da eduki literaturan, batez ere bizkaierazko testuetan. Ohar hau ere egiten du Euskaltzaindiak [EH:eduki]: “Oharra: aitaren antza zuen, hogei urte zituen edo egun ederra izan dugu bezalakoen lekuan, Hegoaldean, batez ere gaur egun, eduki aditza erabiltzeko joera dago: aitaren antza zeukan, hogei urte zeuzkan edo egun ederra eduki dugu”.

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: dut, daukat" (JAGONET), "Esapideak: gose (gose izan, goseak egon / gosea eduki)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: arrazoi izan/eduki (arrazoia/arrazoi duzu; ez duzu arrazoia/arrazoirik)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper