Hobe dut esan/esatea/esaten bezalako esapideetan zein erabili behar dugu? Zer kasutan bakoitza?
Konplementazioari dagokionez, tradizioko ohiturak ezberdinak dira, eta, batasunerako ezer hobetsi ez bada ere, tradizioko erabilera nagusia hau da:
a) hobe izan + partizipioa (subjektu erreferentziakideekin; subjektu bera bi aditzetan, alegia). Adibidez: Hobe dugu isildu, lotsagarri gelditu baino.
b) hobe izan + -tzea (inpertsonalean). Adibidez: Hobe da ez izatea, gaizki izatea baino.
c) hobe izan + -tzen ez dago adibiderik; ez da horrelakorik erabiltzen.
Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: hobe izan (hobe da gelditu/gelditzea)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adjektiboak, joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.