Zein aditz-mota segitu behar dute aditz berriek? Eskiatu aditzak, esaterako: eskiatuko naiz/eskiatuko dut?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez, du aditza da, mailegatutako aditz gehienak bezala (funtzionatu, korritu, interpretatu, eskaneatu…) [EH:eskiatu]: Oso ongi eskiatzen zuen.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > maileguak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.