Arteza da Maiatzaren Lehena data emateko moldea, hots, eguna adierazteko ordinala erabiltzea?
Data adierazteko molde egokia da lehen izena, bai. Halaxe ageri da, besteak beste, Euskaltzaindiaren Hiztegian: [EH:lehen 3] iz. (Hil baten) lehenengo eguna. Maiatzaren lehena. Ortzaizen, uztailaren lehenean.
Data historikoaren moldea ere horrelaxe da: Maiatzaren Lehena.
Letra larriz hasita edo letra xehez idazteari dagokionez, bi hitzak data historiko baten izenaren parte direnez, letra larriz hasita idaztekoak dira.
Beraz, Maiatzaren Lehena.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.