Zein da forma egokiagoa: kontadazu ala kontaidazu?
Kontaidazu forma da erabiliagoa, baina esan behar da arautu gabeko esparrua dela aginterako forma semisintetikoena; galderako moduko adizki-moldeena, alegia.
Berezko aditz sintetikoen formak (hau da, etorri, joan, eraman… aditz ezagunenak) araututa daude, eta hemen ikus daitezke: Euskal Aditz Batua.
Berezko forma horien ondoan, baina, mimetismoz edo kopiaz eraturik, itxura bereko adizki analitiko kontraktatuak daude, semisintetiko izendatu ohi direnak (modu sintetikoan osaturiko adizki perifrastikoak, alegia): jakizak, garbizazu, ulertuidan, begiraiozu… Era horretakoak ez daude araututa oraingoz. Multzo horretan sartzen da galderako kontaidazu/kontadazu bikotea.
Data: 2024-07-15
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > trinkoak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.