Egokia al da honako sailkapen hau?:
Realak gaizki jokatu du; hobe esanda, Zaragozak ondo jokatu du. (oker)
Realak gaizki jokatu du; hobeto esanda, Zaragozak ondo jokatu du. (zuzen)
Hobe izenondoa denez, ez da zuzena funtzio horretan; adberbioa behar du: hobeto, hobeki. Bigarrena da zuzena, beraz. Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegiak berariaz gomendatzen du lehen moldea ez erabiltzeko [EH:hobe].
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, joskera > diskurtso-markatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.