JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: jarraitu/jarraiki (zaio/da/du)

Nola behar du: Ni bideari jarraiki natzaio ala Nik bideari jarraitu diot? Ala biak daude ondo?

Biak daude ondo, baina aldea argitzea komeni da.

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, [EH:jarraitu] erabiliz gero, Nik bideari jarraitu diot da moldea; izan ere, du/dio aditza da jarraitu.

[EH:jarraiki] erabiliz gero, berriz, Ni bideari jarraiki natzaio da moldea; izan ere, da/zaio aditza da jarraiki.

Ez litzateke egokia izango jarraitu zitzaion, baina jarraiki zitzaion bai.

Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: (trinkoak) jarraitu, jarraiki (darraio, ninderraion)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura

Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper